Gure zerbitzuak

Gure zerbitzuak

Gure etxeak mende asko ditu, -bost mendetik gora bai, behintzat- eta gurekin esperientziak partekatu dituzten milaka bidaiari, erromes eta artista hartu ditu denboran zehar. Pixkanaka Goiko Benta Ostatua zabaltzen joan da, bezero guztiei artean kalitatezko denbora, atsedena eta erretiroa eskainiz.


Logela guztiek bainua, kalefakzioa eta telebista dituzte.

Gure jatetxea

Betiko euskal sukaldaritzaren tradizioa eta azken teknika onenak uztartzen dituen jatetxea izateaz gain, gure bezeroei esperientzia osoa eman nahi diegu gure etxera datozenean. Hori dela eta, guztiz berritutako logelak ditugu erosotasun handiena eskaintzeko. Gure ostatuak 10 gela ezberdin ditu, aire, berogailu eta telebistaz hornituak egonaldiaz bete-betean goza dezazun. Gainera, pentsio erdia edo pentsio osoa izateko aukera eskaintzen dizugu gure plater guztiez gozatzeko.

Gure gelak

Laburbilduz, Goiko Benta Ostatuan konbinaziorik onena eskaini nahi dizugu gutaz gogoratu zaitezen. Euskal Herriko produkturik onenak ditugu kalitatezko platerak prestatzeko, elementu abangoardistenak uztartuz bezero mota guztientzat. Eta gainera, hotel txiki batean ostatu hartzeko aukera ematen dizugu, zure oporretan edo ihesaldian gozatzeko erosotasun handienarekin. Erreferentea gara sektorean gure langileen abegitasuna eta urtez urte bisitatzen gaituzten bezero bakoitzari ematen diogun tratua direla eta. Zatoz gure etxean esperientzia ezberdin batez gozatzera, zure zain gaude.


Bisita gaitzazu Goiko Benta Ostatuan euskal sukaldaritza onenaz gozatzeko jarri gurekin harremanetan

Bisitatu gure erretiroa bere jatetxearekin

Kontaktua